Gure ikastaroak

Haurrentzako marrazketa eta pintura

Haurrei zuzendutako gure kudtsoetan, gure ikasleek marrazkiaren eta pinturaren oinarrizko kontzeptuak ikasiko dituzte, eta arreta pertsonalizatua izango dute gidari, betiere sormen-askatasuna errespetatuz. Ikasle bakoitzaren sormena eta potentzial handiagoa garatzeko, badakigu motibazioa oso garrantzitsua dela, eta, beraz, gure eskoletan askatasun osoa dute beren gaiak aukeratzeko. Hainbat diziplina artistiko erakusten saiatzen gara, hala nola arkatzez egindako marrazkia, akuarela, tempera, akrilikoa, pastela eta buztinezko modelatua. Ikasle bakoitzera, bere adinera eta ikasteko gaitasunera egokitzen gara. Garrantzia ematen diogu egiten dutenaz gozatzeari, eta giro ona eta atsegina sortzen saiatzen gara.

Umeentzako marrazketa- eta pintura-ikastaroak diart

ORDUTEGIAK eta PREZIOAK

Astelehenetik ostiralera: 17.15 – 18.45 [5 eta 11 urte bitarteko ikasleak]
Asteartea, Asteazkena eta Ostirala: 15.30 – 17.00 [12 eta 18 urte bitarteko ikasleak]
Prezioa: 40€/hilean
Iraupena: Ordu t’erdi/astean
Kurtsoa: Urritik ekainera
Plazak: Gutxienez 5, gehienez 10

Helduentzako marrazketa- eta pintura-ikastaroak diart

Helduentzako marrazketa eta pintura

Helduentzako klaseak maila guztietara bideratuta daude, inoiz pintatu ez duen hasiberri batetik hasi eta bere teknika hobetu edo teknika berriak probatu nahi dituen pertsona batera.
Mota guztietako diziplinak lantzen ditugu

  • Oleoa, akrilikoa, pastela, akuarela, arkatza, buztina…

Haurrekin bezala, adierazpen artistikoaren bidez gozatzea da helburu nagusia. Horregatik, klase oso atseginak izango dira, eta bakoitzak gaia aukeratu eta nahi duen emaitza lortzeko gidatuko da, prozesuaz gozarazten saiatuz.
Bodegoiak, erretratuak, abstraktuak, paisaiak, hirikoak… gai anitz lantzen ditugu.
eta konturatu gabe, zure ahalmen handiena nola ateratzen duzun ikusiko duzu, zure estilo propioa aurkitzen duzun aldi berean.

ORDUTEGIAK eta PREZIOAK

Osteguna: 15.30 – 17.00 – Larunbata: 15.30 – 17.00
Prezioa: 50€/hilean
Iraupena: 2 ordu/astean
Kurtsoa: Irailetik ekainera
Plazak: Gutxienez 5, gehienez 10

Udako tailerrak

Uztailean artearekin lotutako eta 6 urtetik gorako haurrei zuzendutako hainbat tailer proposatzen ditugu.
Teknika eta iraupen ezberdineko tailerrak dira, eskulanak, manga, lettering…

IKUSI UDAKO TAILERRA

Diart udako tailerrak